• 2024-12-23 13:18:14
    3. Cursos / Ikastaroak


    Barañaingo Udalak 2025eko urtarrilean irekiko du izena emateko epea, Kultura Etxeko kultura-jardueretan 1. lauhilekoan izena emanda zaudetenok 2. lauhilekorako izen-ematea berritzeko (ikastaro eta ordutegi berean) eta/edo Kultura Etxeko eta Liburutegiko jardueretan izen-emate berriak egiteko (Kultura Etxeko ikastaroak eta Mª Luisa Elio liburutegiko ikastaroen eskaintza berria). Ikastaroak 2024/2025 ikasturteko 2. lauhilekorako (2025eko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra) zuzenduak dira (Kultura Etxearen kasuan, 2025eko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte; Liburutegiaren kasuan, egun jakinetako ikastaroak otsail-maiatz aldian).

    GARRANTZITSUA: ONLINE izen-ematea gomendatzen dugu, izen-emate datetan Herritarren Arretarako Bulegoko saturazioa dela eta.

    https://www.baranain.es/wp-content/uploads/2024/12/CUL-eusk-FechasEnero2025.png" height="973">

    (GARRANTZITSUA: IKASTAROA HASI ARTE, IZENA EMATEA ONARTUKO DUGU PLAZAK DAUDEN BITARTEAN)

     

    Izena emateko bideak:

    ONLINE: Izena Emateko Plataformaren bidez  Izena Emateko Plataformarako sarbidea

    AURREZ-AURRE: Herritarren Arretarako Bulegoan, Udaletxe plaza z/g  (8:30 – 14:00, astelehenetik ostiralera).






     https://www.baranain.es/wp-content/uploads/2024/12/CUL-Cultura-Feliz2025.png" height="842" title="Image: https://www.baranain.es/wp-content/uploads/2024/12/CUL-Cultura-Feliz2025.png">
    DATUEN BABESA:
    Tratamenduaren arduraduna: Barañaingo Udala.
    Helburua: Mª Luisa Elio liburutegiko eta Kultura Etxeko ikastaroak eta kultura programak antolatu, kudeatu eta kontrolatzea.
    Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, udal bulegoetara joz, dpd@baranain.com helbidean.
    Argibideak:  https://www.baranain.es/eu webguneko Pribatutasun Politika.


    Adjuntos: